miércoles, 25 de enero de 2017

Bizkaiko Anezken Arteko I. Topaketa

2017ko urtarrilaren 25a

Joan den ostegunean –ANEZKA- Bizkaiko Anezken Arteko I. Topaketa egin zen Bilboko Burtsa Zentro Zibikoan, eta bertan elkar ezagutzeko aukera izan zuten probintziako anezka aktibo guztiek. Guztiek, Bilboko III.ak izan ezik, hark hasi berria baitu bere ibilbidea.

lanaEkitaldi honen helburua zen Bizkaiko anezken proiektuan inplikaturiko eragile guztiek elkar ezagutzea, hauxe da, talde parte hartzaileek elkar ezagutzeaz gainera, programaren atzean dagoen alderdi instituzionala: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia eta Santa María la Real Fundazioa, ezagutzea talde horiek. 

Alfonso Garcíak, Enplegu Zuzendari Nagusiak, eman zituen azalpenak eta Bilboko, Ezkerraldeko, Uribekostako, Nerbioi-Ibaizabalgo, Busturialdeko, Durangaldeako eta Meatzaldeko anezketako kideekin hitz egiteko bide eman zien nahi zuten gainerako pertsonei. Álvaro Retortillo, Santa María La Real Fundazioko Enplegu Anezken programako zuzendariak ez zuen esan gabe utzi nahi izan motibazioak eta konpromisoak izugarrizko garrantzia dutela edozein proiektu aurrera ateratzeko: “Egiaz konprometitzen eta saiatzen diren pertsonek lortu egiten dute azkenean”, adierazi zuen, eta programan parte hartzen dutenei gogora ekarri zien guztiz garrantzitsua dela beren parte hartzea: “Zeuena da proiektu hau eta halakotzat hartu behar duzue”. Retortillok adierazi zuen, aspaldi ez dela argitaratutako unibertsitate ikerketa baten arabera (eta Telefónica Fundazioak parte hartzen du hartan), Bizkaiko Enplegu Anezkek % 20 handitzen dituztela lanpostua aurkitzeko aukerak, haietan parte hartzen dutenek alor emozionalean nahiz psikologikoan izaten duten eraldakuntzaz gainera.

-ANEZKA- Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezkak errealitate bat dira Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren erabakiari eta ahaleginari esker. Teresa Laespada diputatuak era honetako topaketen indarra azpimarratu zuen Saila bide egokitik doala egiaztatzeko: “Gustuko ditut era honetako bilerak, egiten ari garenak merezi duela ikusten baitut”. Eta lanean jarraituko du: “Egia da produktibitateak sortzen duela enplegua, baina guk ez badugu laguntzen zuen profilak lan merkatuak eskatzen duenera egoki daitezen, alferrik ari gara”. Laespadak adierazi zuen Sailak nahiz Bizkaiko anezken proiektuan parte hartzen duten gainerako erakundeek konfiantza osoa dutela pertsonen ahalmenean, baita talde gisa ere: “Anezken helburua da zeuek izatea zeuen lan bilaketaren protagonistak […]. Baina anezken helburuen artean dago halaber indibidualismoa baztertu eta elkartasuna eta lankidetza bultzatzea”.

Vicente Gutierrezengandik ikasten
ANEZKA bakoitza aurkezten hasi aurretik, Vicente Gutierrezen txosten didaktikoaz gozatzeko aukera izan zuten ekitaldira joan zirenek; psikologian lizentziaduna, Grupo Bentas taldeko zuzendaria eta bazkide sortzailea eta irakaslea da hura eta hertsiki kolaboratu du eta kolaboratzen du programan. Gutierrezek anezketako kideei gogorarazi zien “bizitzako proiektu garrantzitsuenean daudela: lan merkatuan kokatzea”. Programa bati arrakasta ematen dioten gakoak aipatu zituen: balio proposamena, zeregina, ikuspegia, fidagarritasuna, norberaren motibazioa…, baina ohartarazi zuen “horrek ez du ezertarako balio gero komunikatzen ez badakigu”. Irakasleak adierazi zuen guztiok komunikatzen dugula, aldez edo moldez, eta gainera, pertsonok ebaluatzaileak garela ezinbestean: guztiz garrantzitsua da lehen irudipena. Eta ez zuen bakarrik esan nahi lan bila dabilenak itxura fisikoari erreparatu behar diola, baita ahozkoa ez den hizkuntzari, jarrerari… ere. Horregatik, hauxe gomendatu zuen: “Jendeak bihar nola ikustea nahi duzun, has zaitez halaxe portatzen gaur”.

DEMAren ANEZKA Programa

Borondate adimendunaren lau faseez ere hitz egin zuen Vicente Gutierrezek: autokontrola, gogoeta, erabakiak hartzea eta gauzatzea. Fase horietatik igaro ondoren gertatzen da, asmatu den ala ez den gorabehera, ikaskuntza prozesua... hain daude estu lotuta anezkak horrekin guztiarekin!

Eta azkenean ezagutu genuen elkar!
Enplegu Anezka
AnezkakBilbo Anezka Taldea, Bogalan Ezkerraldea, Bidezka, UniKos, Meatzanezka, Bou Sarea eta Azaroa. Horiexek dira -ANEZKA- Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko zortzi Anezketako zazpi, Bizkaian gaur egun abian daudenak. Horietako batzuk lehendik ere harremanetan egon arren, Bizkaiko Anezken Arteko Topaketa honi esker, kideek beren esperientziak partekatu eta formulak eta gaitasunak bateratu ahal izan dituzte enplegua lortzeko prozesua aurrera eramateko. Kideek anezka bakoitza gainerakoei aurkeztu ondoren, eta egin dituzten edo programatuta dauden tailerrak nahiz bultzatzen ari diren lankidetza proiektuak errepasatutakoan, hiru talde handi osatu ziren jardunaldian eta Anezkak haietan nahasi ziren beren filosofian oinarrituta lanean jarraitzeko: “guztion artean eta guztiontzat”. Helburua da enplegua lortzeko lana modu koordinatuan antolatzea, honako hiru kontu hauek aintzat harturik: lan bitartekaritza enpresetara adostutako mezu batekin jotzeko, komunikabideak eta azken ekitaldiaren antolakuntza.

enpleguDEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak topaketara joan ziren guztiei eskerrak eman zizkieten, erakutsi duten ilusioagatik, inplikazioagatik eta lanean jarraitzeko gogoagatik. Izan ere, haietako asko, berek adierazi zuten bezala, krisiak eragin dien pertsonak dira, eta bizitza osoan lanbide batean aritu ondoren, “bizimodua atera” behar izan dute. Adierazi dute anezkak lagundu egin diela beren buruak berrasmatzen, eta haietan parte hartzea “aukera berritzailea” izan dela. Guztiek bat egin dute esatean: taldearen laguntza funtsezkoa da enplegua lortzeko aukerak handitzeko bidean.

Gloria Mugicak, DEMAko Zuzendari Gerenteak amaitu zuen ekitaldia eta anezketako kideak animatu zituen egiten ari diren moduan lanean jarrai dezaten; ahaleginak beti merezi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario