jueves, 23 de marzo de 2017

Enpresen 10 joera langileak kontratatzerakoan

2017ko martxoaren 23a

Enpresen erdiek baino gehiagok ziurtatzen dute arazoak dituztela behar dituzten profilak kontratatzerakoan. Gai al gara bilatzen dutena eskaintzeko?

Duela zenbat aste, Bizkaiko Anezken Arteko Azkenengo Topaketan parte hartu genuen, Bizkaian aktibo dauden zortzi anezketako kideek esperientziak, kezkak eta aurrerapenak trukatzeko aukera izan zuten elkarren artean, baina baita enpresa eta lan munduko ordezkariekin ere.

lana, lan egin

Topaketan, mahai-inguru hau egin zen "Enpresek nahi dutena". Alfonso Garcíak zuzendu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu arloko zuzendari nagusiak, eta adituen bileran ondorio oso interesgarriak atera ziren. Yolanda Lópezek (Matrici enpresako Giza Baliabideen zuzendaria), José Pérez Planok (Human markako aholkularitza arloko bazkide zuzendaria), Jon Bilbaok (Confebask konfederakuntzako Zuzenbidea eta Lana Saileko zuzendaria), Silvia Virtok (Adecco fundazioko Zerbitzuen zuzendaria) eta Yolanda Arnillasek (Grupo Eroski taldeko Hautaketa eta Talentua arloko teknikaria) hautagai egokiaren gaitasunei eta jarrerei buruz eztabaidatu zuten, eta anezketan parte hartzen dutenei pista batzuk eman zizkieten fidagarritasunez aurre egiteko enpresekin dituzten bitartekaritza eta lan elkarrizketetan. Izan ere, enpresek zer bilatzen duten ezagutzea funtsezkoa da, horren arabera jokatzeko eta lanpostu bat lortzeko kokapen abantailatsua izateko. Hori horrela, hizlariek zer eskaini behar zaien, norengana jo behar den edo zer behar den adierazi zuten. Lana bilatzen ari bazara, gogoan hartu!


Enpresen 10 joera langileak kontratatzerakoan

  1. Lanpostu baterako pertsona egokia lanpostuaren eginkizunekin, eskatutako gaitasunekin eta enpresaren kulturarekin bat datorrena da.
  2. Enpresek ez dute bilatzen jada horrenbeste curriculuma, talentua baizik: gehitzen duten eta ekarpenak egiten dituzten pertsonak. Pentsatu! Enpresa batzuek pertsonak bilatzen dituzte lehenbizi, eta beteko duten lanpostua ondoren. Etorkizuneko lanpostuak ez dira existitzen oraindik; gaur egungo lanpostu asko desagertzen ari dira. Talentuak iraun egiten du.
  3. Enpresek profil teknikoak eskatzen dituzte, ingelesa jakitea (gutxienez), gaitasuna izatea komunikatzeko eta konbentzitzeko, adimen emozionala izatea... Gazteek abantaila dute lehenengo bi eskakizunetan, baina sarritan, pertsona helduagoek dituzte garatuta gaitasun horiek. Aprobetxatu zure lehiakortasun abantailak!
  4. Eskarmentuak bere balioa du beti. Baita porrotekin lortutakoak ere: kasu honetan, adina abantaila bat da baita ere, helduek porrota beste modu batera eramaten dutelako eta langile gazteei burua altxatzen laguntzen dietelako, azken horiek ez baitute porrotak bizitzeko aukerarik izan. Ez izan lotsarik zure lan arloko porrotak adierazteko lan elkarrizketa batean! Ziur asko, ez ziren hala izango eta. Arrakastaren antonimoa ikaskuntza da.
  5. Adinak garrantzia du, bai, baina ez balio-aniztasunak bezain beste. Zenbat eta gazteagoa, orduan eta garapen profesionaleko ibilbide luzeagoa enpresan. Hala ere, enpresa askok, balio-aniztasuneko bidezko egoera batean, norberaren heldutasuna aparteko gaitasun gisa baloratzen dute.
  6. Enpresek etengabeko prestakuntzan daudela erakusten duten pertsonak balioesten dituzte. Izan ere, mundua etengabe aldatzen da eta langileek aldaketara egokitu eta aurrera egin behar dute. Joan pentsatzen prestatzen aritu beharko zarela erretiroa hartzeko aurreko egunera arte!
  7. Enpresek elkarrizketarako prestatu diren hautagaiak espero dituzte. Ez ahaztu elkarrizketa enpresak hautagaiari egiten dion lehenengo deiarekin batera hasten dela; erakutsi jarrera eta moldagarritasuna telefonoa hartzen duzun unetik!
  8. Elkarrizketan "enpresak zintzotasuna eskatzen dute, baina ez zintzotasunaz beste egitea", ohartarazi zuzen Human markako José Pérez Planok. Jakina, sen onak funtzionatzen du; aplika ezazu!
  9. Enpresek ikasteko gogoz dauden pertsonak bilatzen dituzte.
  10. LinkedInen ez bazaude, ez zara existitzen. Hori benetako errealitatea da enpresa askorentzat: optimizatu zure profila.


10 joerok bide oso argi batetik bideratzen gaituzte lanpostu baterako hautagai izatean: enpresak aztertu behar ditugu, haien balioak, filosofia, bizitzeko plana eta abar ezagutu, ezin diogu prestatzeari utzi, ez alderdi teknikoan ez gaitasunak hobetzeari dagokionez. Ezin gara ahaztu enpresari egonkortasuna eta balio-aniztasuna eskaintzeko gai den pertsonak, kualifikazio etengabea eta eguneratua izateaz gain, aukera gehiago izango dituela enplegu egonkorra eta ondo ordaindua izateko. Hortik urruntzeak, lan arloko arriskuak ekar ditzake. 

Ezagutu zure burua (zure indarguneak eta hobetzeko alderdiak), bilatu laguntza inguruan eta hartu lana bilatzea lan gisa. Ez itxaron lana zuregana iritsi arte, joan haren bila! Identifikatu zure inguruko enpresa guztiak, haiekin networking egiten ahalegindu eta egokitu zuren curriculum vitaea enpresa bakoitzak bilatzen duenera edo bila dezakeenera.

Eta gogoan izan: "Lan arloko zortea zera da: prestakuntza aukerarekin topatzea" (Yolanda López, Matrici). Lagundu zure zorteari joeron eskutik!

Ezagutzen al duzu besterik? Azaldu itzazu post honen iruzkinetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario