Gaur egun, enpresa askok XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako industriaren arauak aitzat hartuz jarraitzen dute. Dagoeneko funtzionatzen ez duen eredu baten arauak dira: tamainak, produktibitateak, kalitateak… ez dute bermatzen negozio baten biziraupena.
2011n, James C. Collins negozio aholkulariak eta ikertzaileak Good to Great liburua argitaratu zuen, erreferentziazko lana XXI. mendeko enpresa gestioan. Dagoeneko 2,5 milioi ale saldu dira eta 32 hizkuntzatara itzuli. 28 enpresa sakon aztertu ondoren, Collins eta haren lantaldea ohartu ziren horietako batzuk batez bestekoaren gainetik zeudela akzioen errentagarritasunean, eta emaitza onak izatetik emaitza apartekoak izatera igaro zirela. Enpresa horiek ezaugarri komun batzuk zituzten, bikaintasunaren gakoak zirenak -Collinsen hitzetan- enpresa gestioaren estrategian eta praktikan.
Angel Medinillak ez du zalantzarik, “enpresa digitalek aintzat hartu behar dituzte Jim Collinsen parametroak”, eta parametro horietako hiru funtsezkoak dira “besteen gainetik nabarmentzen den enpresa batentzat”:
- Enpresa kultura eta lidergoa. Bikainak izatera iritsi ahalko dira kultura indartsuak eta lidergo oso markatuak (antropologikoki hitz egiten) dituzten enpresak: inspiratu egiten duten pertsonak. Kontuan izan behar da aldaketa estetiko hutsa nor bere burua engainatzea besterik ez dela, baldin eta enpresa sustraietara jotzen ez bada.
- Egokitzeko ahalmena. Egokitu, ikasi, esperimentatu… egiten duten enpresak. Jakina, aldaketa gogorra da, eta horregatik dira hain uzkur hainbeste enpresa haren aurrean. Hala eta guztiz ere, besteen gainetik nabarmentzen diren enpresak dira aldaketa beren DNAn txertatu dutenak.
- Taldea. Collinsek nabarmentzen diren enpresetan detektatzen duen izendatzaile komunetako bat lankidetzan diharduten taldeak dira, beren burua antolatzen dutenak. Ezinezkoa da talde hauek sortzea enpresak ez badu haien beharra ulertzen eta onartzen. Medinillak ohartarazten digunez, “enpresa batzuek nahiago dute erratuta egon zalantza baino”. Autoantolamendu kolektiboa aldezten du, langileen mikroantolamenduari kontrajarria.
Eraldaketa digitala eta enpresa bizkortasuna
Etengabe hitz egiten da horri buruz, baina badakigu zer inplikatzen duen kontzeptu horrek? Eraldaketa digitala ez dago hain lotuta tresnei, sare sozialei… “Orain, zer zerbitzu edo produktu ematen dugun alde batera utzita, denok gaude-eta softwarearen negozioan!” dio Almudena Rodríguezek. Adituak Jeff Gothelf-en (Harvard Business Review) dokumentu bat aipatu du, non antolakuntza bizkor baten garrantzia nabarmentzen den. Merkatuen digitalizazioak eta bizkortasunak halabeharrez eraman gaituzte “gure erakundeak egituratzeko eta antolatzeko moduak berraztertzera. Softwarearen entrega gero eta jarraituagoa den heinean, merkatuarekiko elkarrizketa modu berri bat sortzeko gai gara, jarraituagoa dena”. Horixe da, hain zuzen, eraldaketa digitala: elkarrizketen bizkortasunak erabakiak azkar hartzea eskatzen du; ez dago nahikoa denborarik erabaki guztiak zuzendaritzatik pasatzeko, horrek asko mugatzen baitu enpresaren erreakzio gaitasuna. Baieztapen horrek autoantolatutako taldeen garrantzia azpimarratzen du berriro ere. "Gure produktuaren optimizazio bizkor eta interaktibo horri euskarria emateko, gure pertsonak finantzatzen, kudeatzen, hornitzen eta gidatzen dituen erakundeak bizkortasun maila bera eduki behar du." Enpresa kudeaketaren eta taldeen exekuzio gaitasunaren arteko zuzeneko gatazka inplizitua gureganatu behar dugu. Aldaketak hori dakar; saria, berriz, negozioaren biziraupena da.
Erronka
Eta orduan, galdera honako hau da: zer egin behar da enpresa bat eraldaketa digitalera eramateko? Rodríguez Pardok dibisioak dituzten enpresak aipatu ditu: “Ez zaitez saiatu hegazkin ontzi bat mugitzen, norabide berean doazen ontzi dibisioak baizik". Eraldaketa digitalaren erronka lortzeko oinarrizko sei ildo eman ditu:
1. Besarkatu konplexutasuna eta aldaketa.
2. Maitemindu bezeroa (bezeroa estrategiaren erdigunean; balioaren maximizazioa, irabaziaren aurrean). Bezero zoriontsuek langile zoriontsuak behar dituzte.
|
“Ez pentsatu nola egin behar den merkatuko zulagailurik onena, bezeroak paretan koadro bat nola jartzen duen baizik". Almudena Rodríguez Pardo |
3. Landu enpresaren kultura: erakarri talentua, eman helburu bat, garatu pertsonak, sustatu autoantolakuntza.
4. Garatu lankidetza ereduak: inbertitu errendimendu handiko ekipoetan; sortu talde "kross-funtzionalak", lan egin dezatela erabakiak hartzeko sistema egoki batekin eta coach onenaren gidaritzapean.
5. Murriztu feedback zikloa: baztertu ziklo luzeko proiektuak, enpresa bizkortasuna bilatzeko. Erakunde guztiek, zer tamaina duten alde batera utzita, prozesu bizkorrak eduki behar dituzte.
6. Berritu, esperimentatu, ikasi… Zureganatu testuinguruaren mendekotasun bat, liberatu espazio bat sisteman, inplikatu etengabeko hobekuntzan. Kalkulatzen da horretarako enpresek langile bakoitzaren lanaldiaren % 20 berrikuntzara bideratu beharko luketela.
Azken batean, enpresa askok eraldaketa digitala teknologiari lotuta dagoela pentsatzearen hanka sartzea egiten dute; ostera, kontzeptua enpresa kulturaren alderdiei dago lotuta, haren kultura eraldaketari eta merkatuarekin eta langile taldearekin harremanetan jartzeko moduaren aldaketa sakon bati.
Lanerako erabiltzen den enpresa kudeaketa sistema zaharkitua geratu da. “Esnatu erraldoia! -Eskatu die Almudena Rodríguezek enpresa arduradunei- Zuen eginkizuna ez da enpresa eraldatzea, zuen enpresetako langile guzti-guztien indar kolektiboak ordezkatzen duen erraldoia esnatzea baizik. Etorkizuna hain da ziurtasunik gabea, ezen negozioek, bizirik irautekotan, taldeetako inteligentzia kolektiboa bildu beharko baitute".